naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Elkarrizketak

2011/12/19

INDUSTRIAS PAMPO-ko Aitor Fernández Orbetari elkarrizketa

Aitor Fernández Orbeta (1974), Bilboko E.T.S.I.I-ko Injineru Industriala, bere ikasketak Alemanian bukatu zituen eta bere ibilbide profesionala automobilgintza sektoreko multinazionaletan hasten du. 2005ean pymera egiten du salto, Pampo Industrien gerentzia eskuratuz.

Industrias Pampok, osagai metalikoak lantzen ditu burdin hariz eta zumitzez eginak. Hagak, tortsio-konpresio-trakzio malgukiak, zorroak, eraztun elastikoak, inserto metalikoak orokorrean, automozio sektorea, zein sektore elektriko, elektroniko eta abarrei zuzenduta...

Sortu zen urtetik, 1950, egun arte, nola definituko zenuke enpresaren ibilbidea?

Pampo Industriak 1950.urtean sortu ziren, familia kutsuko industriak ziren horiek, eta bezeroa enpresaren egoerara moldatzen zen orduan. Felix Guisasola Ormaechea buru dela, enpresa esponentzialki handituko da, teknikoki zein merkataritza arloan. Egun, sektore lehiakorren artean konponbideen hornitzaileak gara. Gure bezeroen beharrizanetara egokitzen gara, enpresa malgua gara, bizia eta lehiakorra, egun gure bezeroek asko estimatzen dituzten gaitasunak.

Zeintzuk dira Industrias Pamporen enpresa-estrategia definitzen dituzten akzioak?

Bezeroa, bezeroa eta bezeroa…berarekin garatzen dugu, bere lan erritmoetara egokitzen gara, behar duenean konponbidea ematen diogu, produktu berrietan inbertitzen dugu bere eskariak zer nolako bidea hartzen duen ikusten dugunean…Beti ere helburu berberarekin, gure bezeroarekin leial jokatuz.

Zein da Industrias Pamporen konpromisoa kalitateari zein ingurugiroari dagokionez?

Azken hamarkadan arlo honetan izandako estrategia aldaketak lehen mailako bezeroei piezak ematea ahalbidetu du. Ez dugu kalitatea gure produktura mugatzen, prozesu guztian zehar izaten dugu kontuan. Konpromiso sozial handia duen negozio eredu iraunkor baten alde egiten dugu, ingurugiro eta erantzukizun sozialaren kudeaketa printzipio nagusiak zein eskubideak errespetatuz.

Zure energia hornitzailearen zerbitzuaren kalitatea baloratzerako orduan, zeintzuk faktoreak dira zuretzako garrantzitsuenak?

Industrias Pampok bere produktuaren fabrikaziorako azken teknologia mota erabiltzen du. Alemaniatik eta Japoniatik datorren makineriaz ari gara, egunero gobernu elektroniko handiagoa gehitzen duena, horrela, horniketa desegoki batek arazo serioak sor ditzake.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad