Liberalizazioa - Kontzeptua
Energia esparruaren jarduera batzuen liberalizazioa eta sektore hau lehiari zabaltzeko prozesua Europar Batasunak Elektrizitatearen eta Gasaren Barne Merkatua ezartzeko Zuzentarauak onartu zituenean hasi zen. Zuzentarau horiek hurrenez hurren Energia Sektorearen Legearen, 1997ko azarokoa, eta Hidrokarburoen Legearen, 1998koa, bidez ezarri zituzten legedian gure herrialdean.
Erregulazio esparru berriaren arabera, gasak zerbitzu publikoa izateari utzi dio, baina bizitza ekonomikoaren garapenerako garrantzi handiko zerbitzu izendatu dute orain. Beraz, legearen helburu nagusiak hauek dira: gas horniduraren segurtasuna eta jarraitutasuna bermatzea, eta hornidura hori albait merkeen eskaintzen dela ziurtatzea.
Esparru berri honen alderik azpimarragarrienak hauek dira:
Gasaren merkaturatzean lehia sartu dute. Jarduera hori banaketatik bereizita dago, eta gasaren salmentan oinarritzen da.
Bestalde,Banaketa, horien “monopolio natural” izaera kontuan hartuta, araututako jarduera izango dira, orain arte bezala. Hala ere, merkaturatzaile eta bezero gaituek sarera sartzeko aukera izaten jarraituko dute: beraz, sare horiek ez ditu jabeak bakarrik erabiliko. Sarrera hori objektibotasunez, gardentasunez eta diskriminaziorik gabe gauzatzeko, sartzeko Ordainsari edo Tarifak ezarri dituzte, aldian behin Estatuko Aldizkari Ofizialean arautu eta publikatzen direnak, eta instalazioetara sartzen diren agente guztiek egin behar diete aurre horiei. Ordainsari edo tarifa horiek agente guztiei aplikatu behar zaizkie, sarera sartzen den merkaturatzaile edo bezero gaitua zein den eta nongoa den gorabehera. Dena dela, energia hartzeko askatasuna dago eta agente bakoitzak bere prezioa lortu ahal du, negoziatzeko duen gaitasunaren arabera.
Lehian berdintasuna bermatzeko, legeak enpresa talde bereko jarduera ezberdinak juridikoki sozietatetan banatzea erabaki zuen. Hori dela eta, bere jarduerak oso ondo bereizita dituzten hainbat elkartek osatutako talde bat da gaur egun EDP.
Naturgas Energia Banaketa.
Eginkizun hauek ditu:
Naturgas Energia Merkaturatzea
Merkatu liberalizatuko bezeroen artean gasa eta elektrizitatea merkaturatzea da bere eginkizuna, baita enpresa banatzaileen aurrean Administrazioak ezarritako sarbide tarifa (ordainsaria) kudeatzea ere.
Liberalizazio araudi honek hainbat agente sortzea ere ezartzen du: