naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Joerak

2011/12/19

Ezagutzaren kudeaketa

Ezagutzaren kudeaketa edo administrazioa enpresetan erabiltzen den kontzeptua da, langileen artean dagoen ezagutza eta esperientzia transferitzea nahi duena, erakundean besteentzako baliabide gisa erabili daitekeena, horrela, langile bakoitzaren eskuetan beharrezko informazioa jarri daiteke bere jarduera eraginkorra izan dadin.

1998ko Ernst & Young aholkularitza txostenaren arabera, ezagutzaren kudeaketa premisa honetan oinarritzen da: ezagutza, bezeroekin lotura estuagoak sortzeko gaitasuna da, informazio korporatiboak aztertzeko gaitasuna da eta erabilera berriak eskaini, merkatu berriak konkistatzeko langileei prozesuak eskaini, produktuak zein zerbitzuak garatzeko eta banatzeko gaitasuna merkatu berri horientzako, lehiakideak baino modu arinago eta eraginkorrago batean. . 2000. urtean Tissenek, Andriessenek eta Lekannekek “Ezagutzaren balioa enpresen errendimendua handitzeko” beraien liburuan ezagutzaren kudeaketa zatikatzen dute:

Garrantzitsua da erakundeetako ezagutzaren mekanismoa ezagutzea, hau da, nola garatzen den ezagutza, artxibatzeko, erregistratzeko eman beharreko pausoak eta azkenik nola zabaltzen den eta erakundeetan gauzatzen den.

Ondasun ukigarrien merkatuan bezala, erakundeen ezagutza mugitzen duten indarrak daude. Indar horien ikuskera osoa, merkatuari eragiten dioten eran eta merkatu horien izatearen onarpena ezagutzari lotutako ekimenak indartzen dituzte. Indarrak zerbitzu eta ondasunen merkatuan daudenak dira eta honetan bezala, ezagutzaren merkatuak erosleak, saltzaileak, artekariak eta enpresariak dituzte, ordainketa gisa.

Ramon Sanguino, Extremadurako Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateko maisuaren arabera, 2003an kaleratutako “ Ezagutzaren kudeaketa. Antolaketarako bere garrantzia baliabide estrategiko gisa” 2003ko artikuluan, ikasten duen erakunde batek, ekonomia berrian erakunde inteligente bat, ezagutzaren gizartean, erantzuteko gaitasuna duen erakundea izango da, eboluzionatzeko eta larrialdietarako gaitasunarekin, memorizazio gaitasunarekin edota ohikeriak barneratzeko.

Finantza alderdia ekimen pribatuaren eragile indartsua da, aldaketa prozesuak ezartzeko, arrisku faktoreak eta erakundearen jarraipena identifikatzean. Horrela, Ezagutzaren Kudeaketaren estrategien ezarketa eta Learning Organization kontzeptuarena enpresa handietan atzera bueltarik gabeko bidea bilakatu da, diferentziazio modu bat eta biziraupen estrategia ezinbestekoa bilakatu dira.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad