2007/03/21
naturGuía, energiari buruzko aholkularitza-zerbitzu berria
naturgas energíatik ongietorria ematen diogu zure enpresarekin komunikatzeko kanal berri bati: naturGuía, energiari buruzko aholkularitza-zerbitzu berria (gasa eta elektrizitatea). Zerbitzu horren bidez, zure enpresaren energia-horniduraren segimendua egin nahi dugu eta horren inguruan aholku eman nahi dizugu aldian behin.
naturGuíaren bidez, zure enpresak hiru hilean behin energia-horniduraren azterketa bat izan dezake kontsumoen bilakaerari buruzko informazioarekin, eta, hartara, egiazko balioak kontratatutako balioekin konpara ditzakezu, behar izanez gero, haiek doitzeko.
Gainera, zure kudeatzaile komertzialak zure kontsumoen segimendua egingo du hilero. Gorabeheraren bat atzemanez gero (adibidez, potentzia-desbideraketak kontratatutako eguneroko emarian edo kontsumoan), berehala jarriko da zure enpresarekin harremanetan, zer konponbide dauden aztertzeko.
Zerbitzu hau nola eskuratu
Oso erraza da. Zure interesa adierazi besterik ez duzu egin behar, eta naturgas energíak dagokion txostena pdf formatuan bidaliko dizu posta elektroniko bidez.
Horretarako, datu hauek eman behar dizkiguzu Enpresentzako Linea Urdinean, 902 403 903, (telefonoazul.gce@naturgasenergía.com) edo zure kudeatzaile komertzialaren bitartez:
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.