2007/06/21
Transformadoreak
Neurketa transformadoreak
Zeregin nagusia, sare elektrikoko tentsioa eta intentsitatea balio ez-arriskutsu eta normalizatuetara murriztea da, neurketarako gailu normalizatuak erabili ahal izateko; izan ere, horrela merkeagoak izaten dira eta inolako arriskurik gabe manipula daitezke.
Goi tentsioko instalazioetan, 1.000 V baino handiagokoetan, behar-beharrezkoak dira tentsio eta intentsitate transformadoreak.
Behe tentsioko instalazioetan, normalean 380 V baino gutxiagokoetan, neurketarako ekipoak sarera konektatzen dira, zuzenean, tentsio zirkuituan eta, zuzenean edota zeharka, intentsitate zirkuituan. Hori, ordea, bezeroak kontratatutako potentziaren arabera gauzatuko da: Pc > 41 kW izanez gero, intentsitatea arriskutsua izaten hasten da neurketa ekipoetarako, eta beharrezkoa izaten da transformadoreak erabiltzea balore egokietara murrizteko; Pc lt; 41 kW izanez gero, berriz, zuzenean tentsio zirkuituak edota intentsitate zirkuituak konektatzen dira.
Intentsitate transformadoreak
Gailu hauetan, bigarren mailako intentsitatea lehen mailakoarekiko proportzionala izaten da ia. Normalizatutako bigarren mailako intentsitate moduan 5 A erabiltzen da. Hala, 200/5 A-ko intentsitate transformadoreak adierazten du sareko intentsitatea 200 A-koa denean, konektatutako gure ekipoari 5 A iritsiko zaizkiola.
Intentsitate transformadoreek goitik zein behetik mugatzen dute kontrata daitekeen potentzia. Hori neurketaren legezko zehaztasun mailen ondorioa da. Intentsitate transformadoreek transformazio harreman bikoitza daukate. Ondorioz, zehaztasun mailak eta kontratatutako potentzia handitu egiten dira. Aurreko adibideari jarraiki, 100-200/5 konfigurazio transformadorea aurki dezakegu. Hala, aukeratutako konexio fisikoaren arabera, 100/5 edota 200/5 ekipo bakar batekin bi transformazio harreman desberdin izango ditugu.
Tentsio transformadoreak
Intentsitate transformadoreekin gertatzen den moduan, bigarren mailako tentsioa lehen mailakoarekiko proportzionala da. Bigarren mailako tentsio normalizatu moduan 110 V erabiltzen dira.
Badira bigarren mailako anitzak dituzten ekipoak ere. Horiek beste neurketa sistema independenteen konexioan erabiltzen dira; esaterako, hornikuntzaren kalitatea erregistratzeko ekipoetan edota babes erreleetan. Debekatuta dago sistema ezberdinek bigarren mailako neurketa bera partekatzea.
Neurketa Puntuen egungo Erregelamenduaren arabera, nahitaezkoa da 3 sistemako konfigurazioa erabiltzea (3 tentsio transformadore eta 3 intentsitate transformadore). Litekeena da garai bateko instalazioetan 2 intentsitate transformadore eta 2 tentsio transformadore dituzten konfigurazioak aurkitzea. Azken kasu horietarako, Erregelamenduak xedatzen du konfigurazio horiek martxan iraun dezaketela, erabilbizitza amaitu arte. Ondoko kasuetan, litekeena da instalazioa aldatu behar izatea:
Bi kasuotan, beharrezkoa izango litzateke neurketa instalazioa erabat berritzea.