naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Araudia

2007/06/21

Araudia

2007ko apirilaren 9ko Ebazpena (07/04/11ko BOE), ondorengoak publiko egiten dituena:

Gas naturala hornitzeko tarifak, lehengaiaren koste unitarioa eta lagapenaren prezioa.

Batez beste, 2.2 bis eta 3 taldeetako tarifa guztien termino aldakorra % 4,25 jaitsi da, eta 2.3 taldekoen termino finkoa % 4 igo.

Maiatzaren 11ko 616/2007 Errege Dekretua (07/05/12ko BOE), kogenerazioa sustatzeari buruzkoa. Haren bidez, ondorengoari gehitzen zaio:

Kogenerazioa energiaren barne-merkatuko bero erabilgarriaren eskarian oinarrituta sustatzeari buruzko 2004/8/CE Zuzentarauaren Espainiako zuzenbideari.

Maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretua (07/05/26ko BOE), ondorengoa arautzen duena:

Araubide bereziko energia elektrikoaren ekoizpena.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretua (07/04/21eko BOE), ondorengoa onartzen duena:

Kutsadura prebenitzeko eta kontrol integratua egiteko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta gauzatzeko Erregelamendua.

Ekainaren 29ko 871/2007 Errege Dekretua (07/06/30eko BOE), ondorengoak arautzen dituena:

2007ko uztailaren 1etik aurrerako tarifa elektrikoak. Besteak beste, 4.0 tarifa desagertu izana nabarmendu behar da. Desagerpenak 2007ko uztailaren 1ean izango du eragina, eta 3.0.2 tarifa orokorrari gehituko zaio 15 kW-tik gorako potentzien kasuan. Halaber, tentsio handiko tarifa orokorrak eta ordukako potentzia-tarifa 2008ko uztailaren 1etik aurrera desagertuko dira.

Uztailaren 2ko 12/2007 Legea, ondorengoak aldatzen dituena:

34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektorearen gainekoa, ondorengo honetan xedatutakora egokitzearren: 2003/55/CE Arteztaraua, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2003ko ekainaren 26koa, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzkoa (07/07/03ko BOE).

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad