naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Albisteak

2010/05/18

CNEk Naturgas Energia bisitatu du

Lehen aldiz historian, Euskadi Energiaren Batzorde Nazionaleko bileraren testigu izan da. Ekitaldiz beteriko agenda prestatu du organismo erregulatzaileak eta haren bidez Euskadiko energiaren eboluzioaz gehiago jakiteko parada izan dute batzorkideek. Halaber, euskal enpresa eta erakundeek energiaren eboluzio honen inguruan eginiko apustuaren berri izateko aukera ere izan dute.

Bisita hau, Madriletik kanpo kontseilu administratiboak burutzeko politiken barruan kokatzen da eta Industria sailburu Bernabe Undak luzatutako gonbitari erantzuten dio ere.

Bidaia aprobetxatuaz, kontseiluak euskal instituzioak eta enpresa energetiko garrantzitsuenak bisitatu zituzten.

Naturgas Energiak Bilbon duen egoitza nagusian harrera jaso zuten Energiaren Batzorde Nazionaleko kideek Maria Teresa Costa buru zela.

Manuel Menéndez, Joao Manso eta Fernando Bergasa, Naturgas Energíako lehendakaria, lehendakariordea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren, aritu dira anfitrioi-lanetan, eta konpainiaren oraingo eta etorkizunerako proiektuak aurkeztu dizkiete Espainiako energia-sistemak erregulatzen dituen erakundeko kontseiluko kideei.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad