naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Garapen jasangarria

2010/05/18

Mugikortasuna eta ekologia: garraioa

Energia primario gehien kontsumitzen duen sektorea garraioarena da, ia hiruren bat kontsumitzen baitu, eta gainera urtez urte portzentaia handitzen doa. Energia honetatik ia erdia autoen kontsumitzen dute eta ia %3a garraio kolektiboak. Garraio publikoa gehiago erabiltzeak autoa utziaz, gehiago ibiltzea, bizikletan mugitzea eta azeleragailua gutxiago zapaltzeak energia gutxiago kontsumitzea eta CO2 emisioak gutxitzeko pausu garrantzitsuak dira.

Aspektu honetan, asko dira gure portaeran egin beharreko aldaketak ingurugiroa apur bat gehiago zaintzeko.

Gehiago ibili, CO2 gutxiago isuri

Gutxi gorabehera autoan egiten diren joan-etorrien ia laurdena oinez egin zitezkeen distantziak dira. Ibiltzen alde batetik bestera joaten direnek, bataz beste 200 kilometro egiten dituzte urtean, hala osasun eta forma fisiko hobea bermatzen dute, egunero kilometro bat ibiliz gero, gizentasuna jasateko probabilitatea %5 jaisten da. Gainera, eguneroko estresetik aldentzeko bide oso ona da. Autoarekin hirian ibiltzeak aldiz, estresa handitu, umore txarra areagotu eta oldarkortasuna pizten du.

Automobila

Gure kaleetako protagonista handiena da. Auto partikularrak errepidez mugitzen diren garraioek kontsumitzen duten energiaren erdia da. Geroz eta zale gehiago duen formula, “autoa konpartitzea”ren aldekoa da. Herri barruan egiten diren joan-etorrien hiru laurdenak auto pribatuan eta pertsona batek soilik okupatutakoak izaten dira. Modu orekatuan autoa konpartitzen badugu familiarekin, lagunekin edo lankideekin gure aztarna ekologikoa txikitzea lortuko genuke. Autoaren erabilera gutxitu eta arrazoiz erabiltzeak, kontsumo txikiagoko modeloak erosteak eta gidatze teknika egokiak erabiltzeak, ingurugiroa zaintzen laguntzen duten pausuak dira.

Bizikleta

Bizikleta baino egokiagoa den garraiorik ez dago. Energia gutxien kontsumitzen duen garraiobidea da egiten dugun kilometroko. Ibilbide motzetarako, garraiobide azkarrena da, auto-ilarak ekidin eta aparkatzeko erabiltzen dugun denbora aurrezten dugu, Hori bai, bizikletan ibiltzen garenean, kontu handiz ibili beharko dugu, beti kaskoa erabili eta horretarako egokitutako errepideetatik ibili behrako dugu.

Azken batean, garraiobide desberdinak konbinatzean dago sekretua, besteak beste oinez eta autobusez bidaiak eginez, modu eraginkorrean gidatu eta oinez gehiago jardunez, jasangarritasunaren alde egingo dugu eta gure planeta eta gure bizi-irautean lagunduko dugu.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad