2010/05/18
Aldaketa klimatikoa: Kopenhageko Goi-bilera
2009ko abenduaren 7tik 18ra Aldaketa Klimatikoaren gaineko Nazio Batuen Konbentzioko Hamabosgarren Konferentzia eta Kiotoko Protokoloaren gaineko Bosgarren Konferentzia ospatu ziren Kopenhagen. 45.000 pertsona izan ziren nahiz eta edukiera 15.000 pertsonentzakoa izan, hala, antolaketa maila eskasa eta sortuta nahasmena goi-bilerako protagonista nagusienak izan ziren.
Goi-bilera honetan aldez aurretik aurreikusitako helburua, nazioarteko akordio bat lortzea zen non alde guztiek parte hartu zuten eta 2012a aurretik Kiotoko Protokoloa martxan jartzeko konpromisoa egi bilakatzea bere lehengo fasean. Hau dela eta, beharrezkoa zen 115 herrialdetako Estatu Buruzagien parte hartzea, honek guztiak sortutako kaosa handitzea besterik ez zuen ekarri.
2007ko Baliko goi-bileratik negoziaketa bi adar existitzen dira; Bata Konbentzioaren markoan 8parte guztiek hartzen dute parte (protokoloa onartzen badu edo ez), eta bestea Kiotoko Protokoloaren markoan (protokoloa onartzen duten parteak soilik). Hala ere, Goi-bilera aurretik ez zuten inongo testurik prestatuta ez batak ez besteak, eta puntu guztietan bi aldeak desadostasun handiko jarreraz aurkeztu ziren. Goi-bilera amaitzean, bi adarrekin lantaldean jarraitzea erabaki zuten eta “Kopenhageko Akordioa” delakoaren erredakzioarekin amaitu zen, nahiz eta Kiotoko Protokoloaren etorkizunari irtenbiderik eman ez zioten.
Hitz gutxitan, Kopenhageko Akordioak honako ezaugarriak ditu:
Azkenik, 2015.urterako ezarpena ebaluatzea eta 1,5 gradu ez pasatzeko nahia berriz pentsatzea onartzen da akordioan.