naturgas


Enpresa eta Energia aktualitatea

Ordezko energiak

2011/12/19

Paper-orea

Enbalatze, Logistika eta Garraioaren Institutu Teknologikoak (ITENE), “CORNET Sonopulp” proiektu europarrean parte hartzen du Europako beste zentro batzuekin batera. CORNET-ek nekazaritza-hondakinekin paper-orea ekoizten du, potentzia handiko ultrasoinu teknikak erabiliz.

Paperak, eskari handia du mundu mailan eta ingurugiroari dagokionez kostu handia du baita ere. Horrela, egoera hori aldatzeko zenbait alternatiba garatzen ari dira papera modu ekologikoagoan ekoizteko. Aipatu proiektuak nekazaritza-hondakinei ateratzen die probetxu paper-industrian lehengai gisa erabiltzeko. Urteko uztetatik lor daitekeen zuntza lehengai gisa erabili daiteke, baina hondakin bilakatzen da nahiz eta jakin material horrekin zelulosa zuntzak eta beste zeluloide osagaiak lortzea posible dala.

Hondakin horiekin aurretik diseinatutako proiektu bakar batek ere ez du arrakastarik izan paper-orea ekoizterako orduan. Horrela berreskuratutako papera eta egurra dira Europako paperaren industriaren lehengai nagusiak. CORNET Sonopulp proiektuak ultrasoinuekin tratatzen ditu hondakinak paper-orea lortzeko, baita ingurugiroan inpaktu gutxi izango dituzten beste produktu batzuk ere. Gainera, urteko uztetan lortutako zuntzak lehengai garrantzitsu eta oparoa dira Europan, beraz bideragarria da.

Abantaila bat du, ez duela elikagai-segurtasuna arriskuan jartzen, nekazaritza-hondakinak erabiltzen dituelako. Gainera, oso positiboa da paperezko edota kartoizko produktuak lantzea, ingurugiroan inpaktu gutxi eraginda, baso soiltzea, gehiegizko kontsumo energetikoa eta paper-industriak ekiditeko. Guzti hori paperaren fabrikaziorako teknologiari esker, ultrasoinuei esker, energia kontsumoa murrizten dute egungo prozesuekin alderatuz gero.

Proiektu hau hasierako fasean dago, baina emaitza onak iragartzen ditugu. Bukatu da ultrasoinuaren teknikarako potentzial handiena duten laborantzen aukeraketa, landare industrialetarako tokirik egokiena aurkitu dugu baita ere. Hemendik aurrera, ingurugiro azterketak burutuko dira, ultrasoinuekin tratatutako materialen ezaugarriak aztertuko dira eta azkenik, ontziratze eta enbalatze sektoreetara zuzenduriko materialak garatzeko aplikazioak landuko dira.

Bestalde, helburua “zero hondakinak” egoerara heltzea izango da, zeluloide zuntzen azpiproduktuei probetxu ateraz biomaterial konposatuak eta biogasa ekoizteko, hondakin horien gehiengo potentziala aprobetxatuz.

Eredu hau hasierako fasean dago, ikerketa prozesuan, Teknologia Institutuei zuzendutako 2011ko I+D programa barnean, Europar Batasuneko FEDER Funtsak eskainitako diru-laguntzei esker.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad