naturgas



Etxebizitzak-Argia

Azken Baliabidearen Tarifa

Ministro Kontseiluak Errege Dekretu bat onartu du, energia elektrikoaren alorrean azken baliabidearen hornidura (ABH) erregulatzeko eta egungo tarifa-sistema baztertzeko.

Dekretua uztailaren 1ean jarriko da indarrean, eta, horren arabera, enpresa banatzaileek ezin dute bezerorik izan. Ondorioz, enpresa merkaturatzaileekin kontratatu behar da tarifa arautuaren araberako elektrizitate hornidura.

2008ko uztailean goi tentsioaren kontsumitzaileen tarifa integralak ezabatu ziren, eta 2009ko uztailetik aurrera behe-tentsioaren kontsumitzaileei ere aplikatuko zaie neurri hori.

Behe-tentsioaren kontsumitzaile zarenez, bi aukera dituzu:

  • 10 kW edo gutxiagoko potentzia kontratatua baduzu, zeuk aukeratu dezakezu hornituko zaituen enpresa merkaturatzailea, eta bion artean adostu behar duzue energiaren prezioa. Beste aukera bat da ezer ez egitea; hala bada, azken baliabidearen merkaturatzailea automatikoki esleituko zaizu, eta gobernuak zehaztutako prezioan egingo da horniketa.
  • 10 kW baino gehiagoko potentzia kontratatua baduzu, zeuk aukeratu dezakezu hornituko zaituen enpresa merkaturatzailea, eta bion artean adostu behar duzue energiaren prezioa. Bestela, gobernuak zehaztutako prezioa ordainduko duzu, baina denborak aurrera egin ahala, merkatukoa baino altuagoa izango da prezio hori. Izan ere, helburua da lehenbailehen aukeratzea enpresa merkaturatzailea.

Elektrizitate komertziatzaileen zerrenda kontsultatu.

Ohiko galderak

Zer eginkizun du azken baliabidearen tarifak (ABT)?

Sektoreak liberalizazio-prozesuari ekin dionez, kontsumitzaile txikiak babestea du helburu tarifa horrek. ABTean prezio finkoa zehazten du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Ministerio Agindu baten bidez; azken baliabidearen merkaturatzaile deiturikoak prezio horri egokitu behar zaizkio.

Zer alde dago tarifa arautuaren (TA) eta azken baliabidearen tarifaren (ABT) artean?

Izena besterik ez da aldatu. Tarifa Arautuak hornitzailearekiko loturagatik zuen izen hori, horren jarduera gobernuak arautzen duelako. Azken baliabidearen tarifak azken baliabidearen merkaturatzailearekin dute lotura.

Hornidurarik gabe geldi zintezke?

Lege-aldaketak ezin du inola ere energia elektrikoaren horniketan eraginik izan.

Zer da azken baliabidearen merkaturatzailea?

Azken Baliazbidearen Tarifaren arabera, Gobernuak zehaztutako hainbat merkaturatzailek azken baliabidearen hornidura egin behar dute, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak ezarritako prezioa (EAOn argitaratzen da) baino altuagorik ezin diete fakturatu bezeroei.

Kostu handiagoa ekarriko dizu aldaketa horrek?

Aldaketa horiek ez dizute kosturik ekarriko. Hornidura egiten duen merkaturatzailearen titulartasuna besterik ez da aldatuko zure fakturan.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad