Zure gas instalazioa egoera bikainean izan nahi baduzu ondorengo segurtasun aholkuak jarraitu beharko dituzu:

Ez estali aireztapen sareta
Konbustio zuzena izan dadin, gas aparatu batek funtzionatzen duen leku guztietan aireztapen nahikoa egon behar du

Kanpaia eta galdara banatuta
Galdara eta kanpaia xurgatzaileak ez dute inoiz batera funtzionatu behar. Funtzionamendu bateratua ekiditeko konmutadura izeneko dispositibo bat instalatzen da.

Sukaldeko erregaiak egiaztatu
Urdina izateaz gain, minimoan jartzen dugunean ere itzali gabe mantendu behar dira.

Urteroko mantentze ziurtagiria
Gaur egungo araudiak urteroko mantentze ziurtagiria izatera derrigortzen zaitu, zure galdara/berotzailea zuzen izateko.

Sugarrak urdina izan behar du
Sugarra egonkorra, isila eta erdialdean urdin iluna izan behar du eta izkinetan argiagoa. Horixka jartzen bada deitu lehenbailehen teknikoari.

Gas giltza guztiak itxi
Etxetik kanpo denboraldi batez egon behar bazara, itxi gas giltza guztiak, oinarrizkoena gasaren pasoaren giltza ixtea da (leihoko giltza).

Berrikusi gas instalazioa
Nahiz eta zure banatzaileak 5 urtean behin Ikuskaritza pentsatua izan, beti ere beharrezkoa izango da zuk zeuk ere noizbehinka aparailuek ondo funtzionatzen dutela eta instalazioa egokia dela egiaztatu beharko duzu.

Likidoak botatzea ekidin
Gasarekin sukaldatzen duzunean, likidoak botatzearekin kontu handia izan sugarra itzali daitekeelako. Ontziko osagaiek ere sugarra ez ukitzea ere aholkatzen da. Energia aurrezteaz gain, gasaren alferrikako isurketa ekidingo duzu.

Gas instalatzaileari deitu
Zure instalazioan egin daitezkeen aldaketa guztiak (galdaran aldaketak, sukaldean aldaketak gasa izatetik bitrozeramika izatera adibidez…) instalatzaile autorizatu batek egin behar dituela gogoan izan beti.

Gas usaina nabaritzen baduzu
Ireki lehenbailehen leihoa. Ez piztu argirik. Ez piztu ez metxero ezta pospolorik ere, Gas giltza itxi. Giltza itxirik egongo da biratzerakoan gurutze forma hartzen badu hodeiarekin alderatuta. Zalantzarik baduzu deitu 902 860 860 Naturgas Energia lineara.

Aireztapen sareta
Aireztapen sareta beti behar bezala izan. Aireztapen bideak ez dute inoiz zikinak egon behar.

Egoera begiztatu
Aparailuaren gas sarrerako hodi malgua ongi lotua egon beha du bi izkinetatik.

Instalazioan anomaliak
Anomaliaren bat detektatzen baduzu, ez izan zalantzarik eta deitu ekoizleari edo enpresa autorizatu bati lehenbailehen konpondu dezaten.
Zure komunitateak gas instalazioa burutu behar badu instalatzaile autorizatu batekin, komenigarria da jakitea zer kontratatu dezakezun: