2010/05/06
Naturgas Energíak 27,4 milioi euro irabazi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan
Bilbon, 2010eko maiatzaren 6an.Naturgas Energía Grupo, S.A.k 27,4 milioi euroko irabazi garbia izan du 2010eko lehen hiru hilabeteetan. Horrek adierazten du % 21eko jaitsiera egon dela aurreko urteko epe berearekin alderatuta. Jaitsiera horren arrazoi nagusia, aipatu dugun EBITDAren jaitsieraz gain, amortizazioen areagotzea izan da: Kantabriako eta Murtziako gas-banatzaileak erosi eta azpiegituretan inbertsio garrantzitsuak egin dira. Erosketa horretan ordaindutako –diruak ere izan du eragina finantza-emaitza txikiago horretan. Negozio-zifra 344 milioi eurokoa izan da (% 2ko hazkundea, salmenta-igoeragatik batik bat). EBITDA 52,3 milioi eurokoa izan da (% 4ko jaitsiera). Izan ere, salmenta handienak marjina txikiagoarekin egin dira, eta hori Kantabriako eta Murtziako negozioaren erosketarekin orekatu da.
| Milioi eurotan | 2010eko martxoa | 2009ko martxoa | % |
|---|---|---|---|
| Negozio-zifra | 344,0 | 338,2 | 2 |
| EBITDA | 52,3 | 54,4 | (4) |
| Irabazi garbia | 27,4 | 34,8 | (21) |
Negozio-datuak
Negozio-zifrei dagokienez, azpimarratzekoa da magnitude operatiboen hazkuntza handia. Merkatu liberalizatuan, esaterako, gas-bezeroen kopurua % 31 igo da (824.910 bezeroraino), eta elektrizitate-bezeroen kopurua, aldiz, % 92 (80.342 bezeroraino). Hori guztia Kantabria eta Murtziako kontratuak eskuratzeagatik eta egindako erakarpen komertzialagatik gertatu da.
Merkatu arautuan, Naturgas Energíak gas-banaketako sarea hedatzen jarraitu du, eta hornikuntza-puntuak % 40 ugaldu ditu (969.353 hornikuntza-punturaino), Kantabria eta Murtziako sareak integratu eta erakundea hazi egin delako. Banatzen edo bideratzen duen gas-bolumena bikoiztu egin da, Kantabria eta Murtziako banaketa-enpresak sartu eta industria-sektoreko energia-eskaera hazi egin delako.
Merkatu liberalizatuari dagokionez, tamaina asko hazi da: merkaturatutako energia % 41 hazi da; gas-bezeroen kopurua, % 31, eta elektrizitate-bezeroena, bikoiztu.
Inbertsioak % 73 hazi dira eta 9,5 milioi eurora iritsi dira, Euskal Herriko azpiegituretan batez ere, Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanetan.
| 2010eko martxoa | 2009ko martxoa | % | |
|---|---|---|---|
| Energia banatua (GWh) | 12.460 | 6.257 | 99 |
| Energia merkaturatua (GWh) Gasa Elektrizitatea |
9.044 8.567 477 |
6.414 6.012 402 |
41 42 18 |
| Gas-merkatu arautua (horniketa-lekuak) |
969.353 | 693.698 | 40 |
| Gas-bezeroak (merkatu liberalizatua) | 824.910 | 630.394 | 31 |
| Elektrizitate-merkatu liberalizatuko bezeroak | 80.342 | 41.876 | 92 |
| Inbertsioak (milioi euro) | 9,5 | 5,5 | 73 |
Martxan dauden proiektuak eta bestelako inbertsio–aukerak
Lehen hiruhilekoan, Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanen hirugarren eta azken zatiarekin jarraitu zuen Naturgas Energíak. Zati horrek 35 kilometroko luzera izango du, eta Villabona eta Irun elkartuko ditu. Inbertsioa 28 milioi eurokoa da. Zati hori urteko bigarren seihilekoan amaitzea espero da. Bergara-Irun gasbideak 88 kilometro luze izango ditu, eta, guztira, 70 milioi euro inbertituko dira.
Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanak Euskadour gasbidea eraikitzeko bigarren faseko berak dira. Gasbide horrek Espainiako eta Frantziako sareak lotzen ditu, Irunen. Euskadour-ek bi helburu hauek ditu: eremu horretako herritarrak gasez hornitzea eta Europako hegoaldeko hornikuntzarik eza saihestea. Gasbidea amaitutakoan, posizio estrategiko ezin hobea izango du EAEk, eta ziurtatua izango du energia-hornikuntza, azpiegitura-sare bikaina izango baitu.
Horrez gain, Naturgas Energía hasia da dagoeneko gas naturala Figueresera (Girona) banatzen, Serinyà-Figueres gasbidea amaitu baita (22 kilometro luze da; inbertsioa, berriz, 8,7 milioi eurokoa izan da). Hori dela eta, gasa Figueresera banatzen zuen GNL instalazioa (gas natural likidotua) desegin egingo da.
Bestalde, enpresak banaketa-sarea garatzen jarraitzen du, eta duela gutxi ireki zuen Madrilgo Villarejo de Salvanés herrikoa. Lehen hiruhilekoan banaketa-sarean sartu den beste herri bat Etxebarria da (Bizkaia).
Naturgas Energía
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.
Naturgas Energía, gas-horniketan, nagusi da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.
Gehiago