2010/05/26
Naturgas Energíak Murtziako gasaren banaketa-sarea zabalduko du
Murtzia, 2010eko maiatzaren 26a.- Naturgas Energíak eta Murtziako Gobernuko Unibertsitate, Enpresa eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat sinatu dute gaur, eta, hitzarmen horren arabera, datozen hiru urteetan Erkidegoko gas naturalaren sarea nabarmen zabaltzeko konpromisoa hartzen du energia-operadoreak. Salvador Marín sailburuak eta Fernando Bergasa Naturgas Energíako kontseilari zuzendari nagusiak gaur sinatu dute hitzarmena Sailaren egoitzan.
Naturgas Energíak lurraldeko gas-sarea hedatuko du, eta, horren ondorioz, 2.000 km izango ditu gas-sareak, lurraldearen % 95 estaliko du, eta 30 udalerritara iritsiko da (gaur egun, 22 udalerritara iristen da).
Sinatutako hitzarmenaren arabera, hirigune berriak lotuko dira gas-sarera eta gas natural likidotuaren (GNL) instalazio sateliteak kentzeko aukera emango duten azpiegitura-ardatzak eraikiko dira. Horrez gain, baliteke Naturgas Energíak dagoeneko gas-sarea baduten udalerrietako sarea hedatzea eta lehendik dauden azpiegiturak indartzea.
Inbertsio-lehentasuna du bigarren mailako garraiorako gasbideak eraikitzeak, banaketako instalazio sateliteak kendu ahal izateko; izan ere, instalazio horietara zisterna-kamioien bidez garraiatzen da gasa, ondoren tokiko sarean banatzeko. Gasbide horiek eraikitzeak ingurumenari mesede egingo dio, eta Mula, Bullas, Cehegín, Caravaca, Calasparra, Yecla eta Jumilla udalerrietako gas-banaketa bermatzen lagunduko du.
Naturgas Energía
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.
Naturgas Energía, gas-horniketan, nagusi da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.
Gehiago