naturgas



Energia kanala

2008/03/17

Energia berriztagarrien aldeko apustua egingo du Europar Batzordeak

Eguzki plakak

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko egitasmo garrantzitsua onartu du Europar Batzordeak. Adostutako neurrien artean, 2020rako gasen emisioak %20 murriztea dago.

Horrez gain, negutegi efektuko gasen isuria gutxitzea eta energia berriztagarriak eta bioerregaiak gehiago erabiltzea onetsi du Batzordeak.

Europako Parlamentuak eta Batasuneko herrialdeek eman behar diote orain oniritzia egitasmoari. Anbizio handiko plana da adostutakoa, eta gerora, gas eta industria mota gehiagotan ezarriko da. Hala, Estatu bakoitzari muga bat ezartzeaz gain, sektore bakoitzari beste bat ezarriko dio Bruselak.

Negutegi efektua eragiten duten gasen isurien bosten bat murriztu nahi du Europako gobernuak. Energia berriztagarriei sekulako pisua emango die, gainera, Bruselak, ekoizten den energia guztiaren %20 energia berriztagarria izatea baitu xede 2020rako.

Industrializatutako herrialdeak ditu, batez ere, jomuga egitasmo honek. Izan ere, klimaren inguruko akordio bateratua itxi nahi du Bruselak 2009rako.

Dena dela, industria alorrak egindako protestak tarteko, hasierako helburuak findu behar izan ditu Europar Batzordeak. Energia alorrean gehiago inbertitzeak lehiakortasunaren galdera ekarriko dien beldurra dute industria enpresek, betiere Txinako eta Asiako herrialdeen mesedetan.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad