2009/12/31
Edp Taldeak hitzarmen bat sinatu du Gas Naturalekin, beste zenbait aktiboz gain haren Kantabriako eta Murtziako gas-banatzaileak erosteko, 330 milioi euroren truke
Bartzelonan, 2009ko abenduaren 31n.Edp Taldeak HC Energía eta Naturgas Energía filialekin batera jarduten du Espainian elektrizitate- eta gas-sektoreetan, eta Gas Naturalekin uztailean lortu zuen hitzarmena sinatu du gaur. Hitzarmen horren arabera, Kantabriako eta Murtziako presio txikiko gas-banaketaren aktiboak erosi ditu, bai eta autonomia-erkidego horietako etxeetan eta ETEetan gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak merkaturatzeko jarduera ere, 330 milioi euroren truke (enpresa-balioa). Hitzarmenean, EAEko, Kantabriako eta Asturiasko presio handiko banaketa-sare gehienak ere sartzen dira.
Joao Manso Netok (Edp Taldeko Administrazio Kontseilu Exekutiboko kidea) eta Antonio Basolasek (Gas Naturaleko Estrategia eta Garapeneko zuzendaria) hitzarmena sinatu dute gaur Bartzelonan, eta, horren ondorioz, hauek erosiko ditu konpainiak:
Konkurrentziaren Batzorde Nazionalak, Energiaren Batzorde Nazionalak eta autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunek baimendu dute erosketa; hain zuzen ere, eragiketa horri esker, Espainiako energia-operadore (gasekoa eta elektrizitatekoa) nagusietako bat izango da Taldea.
Edp Taldeak 1,4 milioi gas- eta argi-bezero ditu eta 270.000 mantentze-zerbitzu baino gehiago, eta, horiez gain, elektrizitatearen eta/edo gasaren banaketa-sare propioak Aragoin, Asturiasen, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Katalunian, Valentzian, Extremaduran, Madrilen, Murtzian, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gasari dagokionez, Espainiako merkatuko bigarren banatzailea da Taldea, % 14ko kuota baitu. Edp Taldeak bere banaketa-sareari lotutako milioi bat bezero baino gehiago ditu Iberiar Penintsulan.
Hitzarmen honen bidez, garatzeko ahalmen handia duten aktiboak eskuratu ditu Taldeak, eta, gainera, Espainiako gas-banaketaren merkatuan hazteko aukera paregabea aprobetxatu du.
Gehiago