2010/07/29
Naturgas Energíak 55 milioi euro irabazi ditu 2010eko lehen seihilekoan
Bilbon, 2010eko uztailaren 29an. - Naturgas Energía Grupo SAk 55 milioi euroko irabazi garbia izan du 2010eko lehen sei hilabeteetan. Horrek adierazten du % 17ko jaitsiera egon dela aurreko urteko epe berearekin alderatuta. Murrizketa horren arrazoi nagusia da amortizazioak igo izana, bai Kantabriako eta Murtziako banatzaileen erosketagatik, bai azpiegituretan egin diren inbertsio handiengatik. Negozio-zifra 648 milioi eurokoa izan da; % 16ko hazkundea egon da, salmenta-igoeragatik batik bat (enpresetan, gehienbat). EBITDA 108 milioi eurokoa izan da (% 2,5 egin du gora), negozio erregulatuen joera onari, eskariaren susperraldiari eta Kantabriako eta Murtziako negozio-ekarpenari esker.
| Milioi eurotan | 2010eko ekaina | 2009ko ekaina | % |
|---|---|---|---|
| Negozio-zifra | 648,4 | 557,4 | 16 |
| EBITDA | 107,6 | 105 | 2,5 |
| Irabazi garbia | 54,9 | 66,5 | (17) |
Negozio-datuak
Negozio-zifrei dagokienez, azpimarratzekoa da magnitude operatiboen hazkuntza handia. Merkatu liberalizatuan, gas-bezeroen kopurua % 31 igo da (821.628 bezeroraino); elektrizitate-bezeroen kopurua, aldiz, % 68 (86.703 bezeroraino). Hori guztia Kantabria eta Murtziako kontratuak eskuratzeagatik eta egindako erakarpen komertzialagatik gertatu da.
Merkatu arautuan, Naturgas Energíak gas-banaketako sarea hedatzen jarraitu du, eta hornikuntza-puntuak % 31 ugaldu ditu (973.847 hornikuntza-punturaino), Kantabria eta Murtziako sareak integratu eta erakundea hazi egin delako. Banatzen edo bideratzen duen gas-bolumena bi bider baino gehiago hazi da, Kantabria eta Murtziako banaketa-enpresak sartu eta industria-sektoreko energia-eskaera hazi egin delako.
Merkatu liberalizatuari dagokionez, tamaina asko hazi da: merkaturatutako energia % 34 hazi da; gas-bezeroen kopurua, % 35, eta elektrizitate-bezeroena, % 68.
Inbertsioak % 67 hazi dira, eta 26 milioi eurora iritsi dira, Euskal Herriko azpiegituretan batez ere, Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanetan, zehazki.
| 2010eko ekaina | 2009ko ekaina | % | |
|---|---|---|---|
| Energia banatua (GWh) | 24.889 | 11.106 | 124 |
| Energia merkaturatua (GWh) Gasa Elektrizitatea |
15.564 14.591 973 |
11.106 10.843 757 |
34 35 29 |
| Gas-merkatu arautua (horniketa-lekuak) |
976.847 | 698.059 | 40 |
| Gas-bezeroak (merkatu liberalizatua) | 821.628 | 627.278 | 31 |
| Elektrizitate-merkatu liberalizatuko bezeroak | 86.703 | 51.569 | 68 |
| Inbertsioak (milioi euro) | 26 | 15,6 | 67 |
Azpiegituren eraikuntza
Lehen seihilekoan, Naturgas Energíak aurreikusi baino lehen amaitu du Bergara-Irun gas-hodiaren hirugarren eta azken zatiaren bikoizketa. Azken zatiak 35 kilometro ditu, eta Villabona eta Irun lotzen ditu. Bergara-Irun gasbidea martxan dago dagoeneko; 88 kilometroko luzera du, eta, guztira, 70 milioi euro inbertitu dira.
Bergara-Irun gasbidearen bikoizketa Euskadour gasbidea eraikitzeko bigarren fasea da. Gasbide horrek Espainiako eta Frantziako sareak lotzen ditu, Irunen. Bi helburu ditu gasbideak: eremu horretako herritarrak gasez hornitzea, eta Europako hegoaldeko hornikuntzarik eza saihestea. Gasbidea amaitutakoan, posizio estrategiko ezin hobea izango du EAEk, eta ziurtatua izango du energia-hornikuntza, azpiegitura-sare bikaina izango baitu.
Horrez gain, Naturgas Energía gas naturala Figueresera (Girona) banatzen hasi da, Serinyà-Figueres gasbidea amaitu baita (22 kilometro luze da; inbertsioa, berriz, 8,7 milioi eurokoa izan da). Hori dela eta, gasa Figueresera banatzen zuen GNL instalazioa (gas natural likidotua) kendu egingo dute laster.
Bestalde, enpresak banaketa-sarea garatzen jarraitzen du, eta Madrilgo Villarejo de Salvanés herrikoa ere ireki du. Lehen seihilekoan, beste herri bat sartu da banaketa-sarean: Etxebarria (Bizkaia).
Naturgas Energía
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia, Nafarroa eta EAE. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.
Naturgas Energía, gas-horniketan, nagusi da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.
Gehiago