naturgas



Prentsa oharrak

2010/03/26

Naturgas Energía eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlanean arituko dira gas naturalari buruzko I+G+Bn

  • Industria energetikoaren alorreko adituen eta zientzia eta teknologiako profesionalen arteko elkarrizketa eta ezagutzen hartu-emana sustatzea du helburu Methane Academic Network esparru-hitzarmenak.

Bilbo, 2010eko martxoaren 26a.- Naturgas Energíak eta EHUk lankidetzako esparru-hitzarmena sinatu dute, Methane Academia Network izenburupean, gas naturalaren alorrean ikerkuntza zientifiko, garapen teknologiko eta berrikuntzako jarduerak egiteko eta teknika aplikatuen garapenean eta eboluzioan aurreratzeko xedearekin. Bost urteko iraupena, luzagarria, du hitzarmenak. Gaur eman dute ezagutzera ituna, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Enplegua eta Enpresen Aurkezpena Jardunaldietan.

Bi aldeek proposatu eta adostutako ikerketa, heziketarako lankidetza edo praktiketako proiektu zehatzak gauzatzea da hitzarmen honekin bi aldeek duten asmoa. Beste enpresa eta ikerketa-zentro batzuen parte-hartzeari irekiak dira proiektuak, Naturgas Energíak eta EHUk hala adosten badute.

Hitzarmen honen helburu orokorrak hauek dira:

1. Komunitate zientifikoa gas naturalaren industriarekin lotutako gai eta proiektuetan arituko dela bermatzea.

2. Industria energetikoaren alorreko adituen eta zientzia eta teknologiako profesionalen arteko elkarrizketa eta ezagutzen hartu-emana sustatzea.

3. I+G+B-ko plataforma teknologikoa eratzea.

4. Gas naturala energia-iturri eraginkorra, segurua eta ekologikoa dela zabaltzea.

5. Gas naturalaren industriak lanbide-garapenerako eskaintzen dituen aukera erakargarri eta berritzaileak erakustea unibertsitateko ikasle eta graduatu ondokoei.

Batez ere lau alderdi hauek ikertuko dituzte bi erakundeek, elkarlanean:

  • Gas naturalaren etorkizuneko hornidura nola bermatu
  • Sareen segurtasuna eta osotasuna nola hobetu
  • Gas naturalaren erabilera eraginkorragoak nola garatu
  • Hornikuntzaren iraunkortasuna eta etorkizuneko erabilerak nola hobetu.

Lankidetza horri esker emaitza zehatzak lortuko direlakoan daude Naturgas Energía eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Espero dituzten emaitzen artean daude, besteak beste, Ingeniaritza Eskolan Gas Naturalaren Berrikuntzako Ikasgela sortzeko proiektua (jada oso aurreratua dago; maiatzean ezarri eta 2010-2011 ikasturtean abian izateko moduan); ezagutza zientifiko berriak gas naturalaren alorrean; laguntza teknikoa eta teknologikoa gas naturalaren industriari; doktorego-tesiak eta karrera-amaierako proiektuak; I+G+B proiektu partekatuak; asmakuntza-patenteak; enpresa-ekimeneko proiektuak; Naturgas Energía enpresako langileentzako prestakuntza-ikastaroak; konpainiako profesionalen parte-hartzea EHUren Ingeniaritza Energetiko Jasangarriari buruzko Masterretan, eta lankidetza horren emaitzak islatzeko webgune bat sortzea.

Naturgas Energía

Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, bere azpiegitura propioekin, bederatzi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzaile nagusia izateaz gain, gas-garraiolari ere bada Taldea, eta gasa eta elektrizitatea saltzen ditu. Bezero-kopuruari dagokionez, hirugarren komertzializatzaile nagusia da.

Naturgas Energía, gas-horniketan, liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Asturiasen, Kantabrian eta Murtzian, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.031 milioi euroko negozio-zifra eta 120 milioiko irabaziak izan zituen 2009an, eta 9.000 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. Bigarren garraiolari primario nagusia da, eta EDP Taldeko HC Energíako kide.

efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad