2008/11/05
Naturgas Energíak 90 miloi euro irabazi zituen 2008ko lehen bederatzi hilabeteetan, % 12 gehiago
Bilbo, 2008ko azaroaren 5a.- 2008ko lehen bederatzi hilabeteetan, Naturgas Energíak 89,9 miloi euroko mozkin garbia izan zuen, iaz baino % 12 gehiago. Negozio-zifra % 35 hazi zen eta 936 miloi eurora iritsi zen; EBITDA aldiz, % 17 igo zen eta 138,2 miloi eurora iritsi zen.
| DATU EKONOMIKOAK ETA FINANTZARIOAK (IFRSren arabera) (2008an metatutako datuak) |
|||
|---|---|---|---|
| Milioi eurotan | 2008ko iraila | 2007ko iraila | % |
| Negozio zifra | 936,3 | 693,6 | 35 |
| EBITDA | 138,2 | 118,4 | 17 |
| Mozkin garbia | 89,9 | 80,4 | 12 |
Inbertsioak eta negozio-datuak
Inbertsioak % 39 igo ziren eta 39,1 miloi eurora iritsi ziren, batez ere EAEko garraio- eta banaketa-azpiegituretan eta zehazki Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanetan. Gaur egun lan horien bigarren zatia egiten ari dira, Zaldibia eta Villabona artekoa.
Negozio-zifrei dagokienez, merkaturatzailearen bezero-kopuruaren igoera nabarmena izan da (% 71), 626.625ra iritsi baita; eta ez soilik bezeroen erakarpen komertzialagatik, baita uztailaren 1etik Naturgas Energía Comercializadora azken baliabidea hornitzen hasi zelako ere —Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak zerbitzu hau eskaintzeko izendatutako gasa merkaturatzen duten enpresetako bat baita—.
Merkaturatutako gas-kantitatea % 39 igo zen, eta 18.286 GWh-ra iritsi zen. Elektrizitatearen negozioan, komertzializatutako energia-bolumena % 30 igo zen, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hornitzaile bihurtzen du Naturgas Energía. Merkaturatutako energiaren zenbateko osoa, elektrizitatea barne, % 38 hazi zen, eta 19.740 GWh-koa izan zen.
Merkatu arautuan, Naturgas Energíak gas-hornidurako sarea zabaltzen jarraitu zuen; banaketa-puntuak % 3 gehitu zituen, hau da 681.297 lortu zituen. Banatutako energia-kantitatea ere % 3 hazi zen.
| DATU OPERATIBOAK (2008an metatutako datuak) |
|||
|---|---|---|---|
| 2008ko iraila | 2007ko iraila | % | |
| Banatutako energia (gasa) (GWh) | 15.550 | 15.052 | 3 |
| Merkaturatutako energia (GWh) Gasa Elektrizitatea |
19.740 18.286 1.454 |
14.295 13.175 1.120 |
38 39 30 |
| Gas-merkatu arautua (horniketa-puntuak) | 681.297 | 662.806 | 3 |
| Gas-merkatu liberalizatuko bezeroak | 626.625 | 366.757 | 71 |
| Elektrizitate-merkatu liberalizatuko bezeroak | 41.471 | 42.121 | (2) |
| Inbertsio gordina (milioi euro) | 39,1 | 28,1 | 39 |
Sozietateak erostea
Enpresak irailean Gas Merida erosi zuen 15 miloi euroren truke. Gas Meridak gas naturala hornitzen du, eta egoitza soziala Meridan du, Extremadurako Autonomia Erkidegoko hiriburuan. Gaur egun, 100 kilometroko sarea du, eta hazkunde-potentzial handia. 2007an, 1,7 miloi euro fakturatu zituen. Konkurrentziaren Batzorde Nazionalak eragiketa onartzen duenean, Naturgas Energíak azpiegitura propioak dituen zortzigarren autonomia-erkidegoa izango da Extremadura. Enpresak, datozen lau urteetan, Meridako sarean lau bat miloi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du.
Bestalde, irailean ere Naturgas Energíak Inverduero S.L. enpresa-taldeari Septentrional de Gas enpresaren gainerako % 30a erosi zion 11 miloi euroren truke. Septentrional de Gas garraio-enpresa bat da, eta Gaztela eta Leonen 128 kilometroko bigarren mailako bi garraio-gasbide ditu.
Bi erosketa-eragiketa hauen zenbatekoa ez dago iraila arte bildutako inbertsioen barruan; izan ere, artean, Energiaren Batzorde Nazionalak, Gas Meridak eta Konkurrentziaren Batzorde Nazionalak ez zuten onartu.
Uneko proiektuak: Bergara-Irun: Euskadour-en bigarren fasea
Bergara-Irun bitarteko gasbidea zabaltzeko eraikuntza-lanen erdia gauzatu da. Naturgas Energia gasbidearen hiru zatietako bigarrena eraikitzen ari da, Zaldibia eta Villabona lotzen dituena, eta baliteke 2009ko lehen hiruhilekoan amaitzea, eguraldiaren arabera. Bergara-Irun gasbidea 88 kilometro luze izango da, eta inbertsioa, guztira, 67,5 miloi euro izango da.
Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanek Euskadour gasbidea eraikitzeko bigarren fasea osatzen dute. Gasbide horrek Espainiako eta Frantziako sareak lotzen ditu Irunen. Helburua da Gipuzkoako populazio-eremuetan hornidura ziurtatzea (eremu horretako garraio-azpiegiturak ase daude gaur egun) eta Europako hegoaldearen eta iparraldearen arteko gas-zirkulazioa hobetzea, Europako benetako gasaren merkatua lortzeko.
Naturgas Energía Taldea
Naturgas Energíak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, eta azpiegitura propioak ditu zazpi autonomia-erkidego hauetan: EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Madril, Murtzia eta Nafarroa. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzailea da Taldea, eta gasa garraiatzen eta banatzen du merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.
Naturgas Energía gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.009 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2007an, eta 5.500 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energíako kide da.