1 Kontagailuaren irakurketa. Nola eman dezaket nire kontagailuaren irakurketaren datua?
Zure kontagailua etxebizitzaren edo lokalaren barruan badago, irakurketaren datua etxetik bertatik eman dezakezu, eguneko 24 orduetan.
1. Internet bidez, Bezeroaren gunean.
2. Horretarako, 900 902 934 telefono zenbakira deitu beharko duzu. Deitzen duzunean, izan ezazu eskura faktura bat, bertan agertzen diren datu batzuk eskatuko dizkizugu eta.
2 Merkaturatzaile aldaketa. Zer egin behar da eskaintza edo konpainia aldatzeko?
Eskaintzaren eskaera egin ondoren:
1. Egun batzuen buruan kontratuaren bi ale jasoko dituzu.Mesedez, bidal iezaguzu kontratuaren aleetako bat, sinatuta, atxikitako gutun-azalean (ez du zigilurik behar).
2. EDPko elektrizitatearen eta/edo gasaren eskaintza berrira aldatzeko eskaera 10-20 egunen buruan aktibatuko da.
3. Aurreko konpainiak bidaliko dizun azkeneko faktura ohikoa baino epe laburragokoa izango da.Aurrerantzean, EDPren fakturak jasoko dituzu.
3 Ordainketen egoera eta ordainketa eguna. Nola ordain ditzaket nire fakturak?
Ordaintzeko aukerak:
Hainbat modu daude EDPren fakturak ordaintzeko. Aukera ezazu zure beharretara gehien egokitzen dena:
1) Helbideratzea
Aukerarik onena da:
Erosotasunagatik:Ordaintzeko epeei adi egon beharrik izan ez dezazun.
Segurtasunagatik:Fakturaren zenbatekoa eskuan eraman beharrik izan ez dezazun.
Kontratuari alta ematen diozunean edo beste edozein momentutan eska dezakezu helbideratzea.
2) Leihatilan ordaintzea
Zure kontratua helbideratu gabe badago, ordainketa dokumentua jasoko duzu fakturarekin batera. Dokumentu horrekin egin beharko duzu ordainketa, posta bulego batean edo BBK, KUTXA, BSCH edo CVITko bulego batean.
Bezeroaren gunean inprima dezakezu ordaintzeko dauzkazun fakturen ordainketa dokumentua.
3) Kutxazain automatikoan ordaintzea
Fakturak barra kodearen irakurgailua duten kutxazain automatikoetan ordaintzeko aukera ere ematen dute gurekin lan egiten duten banketxeek.Eragikera oso erraza da, kutxazaineko softwareak adieraziko baitizkizu urrats guztiak.Ordainketa ezin da egin eskudirutan.Kutxazainak ordainketaren egiaztagiria emango dizu.
4) Txartelaz ordaintzea
Fakturak etxetik ordain ditzakezu, eguneko 24 orduetan, modu seguruan eta inora joan gabe.Aukerarik bizkorrena da, faktura bat ordaintzeko garaian atzeratu egin bazara.Edozein banketxetako Visa, Mastercard edo Maestro txartelak erabil ditzakezu.Bezeroarentzako Arreta Zentrora deitu besterik ez duzu egin behar, 900 907 000 zenbakira.
Edo nahiago baduzu, zuk zeuk egin dezakezu fakturen ordainketa, EDP Guneetan
4 Gizarte Bonua. Zer da? Nork erabil dezake? Nola eska dezaket?
6/2009 Errege Lege Dekretuko 2. artikuluan eta 2009ko ekainaren 26ko Erabakian ezarritakoaren arabera, 2009ko uztailaren 1etik aurrera Gizarte Bonua eska dezakete kontsumitzaile babesgabeenek.Azken Baliabidearen Tarifa duten pertsona fisikoei aplikatuko zaie Gizarte Tarifa, eta ohiko etxebizitzarako egin beharko dute eskaria.
Ohiko etxebizitzarako Gizarte Bonua eskatzeko eskubidea izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten kontsumitzaileek:
• Potentzia:3 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua izatea ohiko etxebizitzan.
• Pentsiodunak:60 urte edo gehiago izatea, Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsioduna izatea (erretiroduna delako, ezintasun iraunkorra duelako edo alarguna delako), eta une bakoitzean pentsio mota horietarako indarrean dauden gutxieneko zenbatekoak jasotzea, beren kargura ezkontidea duten titularrei edo pertsona bakarreko unitate ekonomiko batean bizi diren ezkontiderik gabeko titularrei dagokienez; edo dagoeneko desagertu den Zahartzaroko eta Elbarritasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsioduna izatea; edo 60 urte baino gehiago izatea eta kotizazio gabeko erretiro edo elbarritasun pentsioa jasotzea.
• Familia ugariak
• Langabeak:kide guztiak lanik gabe dauden familia unitate bateko parte izatea.
Gizarte Bonua eskatu ahal izateko, gorago deskribatu diren talde horietako batekoa izan behar da eta dagozkion agiriak aurkeztu behar dira.
Agiriak honela aurkez ditzakezu:
• Posta elektronikoz:agiriak eskanerretik pasa eta bonosocial@edpenergia.es helbidera bidali behar dira.
• Posta arruntez:
HC ENERGÍA
191 Posta Kutxa
33080 Oviedo - Asturias
• Gure bulegoetan
Gizarte Bonuaren onuraduna bazara, eta bonu hori jasotzeko eskubidea galtzea eragingo lukeen aldaketaren bat gertatzen bada, gogoratu nahitaez eman beharko duzula aldaketa horren berri, hilabeteko epean, eskubidea galdu duzunetik hasita.
5 Nola kontsulta edo inprima dezaket faktura bat Internet bidez?
1) Fakturak zure ordenagailuan ikus eta deskarga ditzakezu, bezeroaren gunean . Horretarako, nahikoa da alta ematea . Fakturak paperean jasotzen jarraituko duzu eta, gainera, azken urteetako fakturak eskura izango dituzu.
Bestalde, zure kontratu guztiak ikusi eta puntuen truke opariak lortu ahalko dituzu bezeroaren gunean.
Enpresak egingo dituen gainerako jakinarazpenak zure fakturan adierazita dagoen hornidura helbidean jasoko dituzu.
Fakturazio elektronikoaren zerbitzua doakoa da, eta etxeetarako, negozioetarako eta ordainketa helbideratuta duten jabeen komunitateetarako da.
Faktura bat egiten den bakoitzean, jakinarazpena jasoko duzu posta elektronikoz.
6 Aldizkako Ikuskapena. Zer da? Zenbat kostatzen da?
Legeak ezartzen duenez, irakurketa gasaren zein elektrizitatearen enpresa banatzailearen ardura da.
Merkatuko bezeroen kasuan, enpresa merkaturatzaileak banatzaileak ematen dion informazioa jasoko du eta bezeroari igorriko dio faktura bakoitzarekin.
Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren arabera, gasa banatzen duen enpresari dagokio beti ikuskapenak egitea. EAEn, 4 urtean behin egin behar dira ikuskapenak, eta gainerako erkidegoetan, 5 urtean behin.
Gas naturalaren instalazioak mantentzea, zaintzea eta behar bezala erabiltzea, berriz, titularraren erantzukizuna da, edo besterik ezean, erabiltzailearena.
Zertan datza
Ikuskapena egiten denean, ikusgai eta eskuragarri dauden instalazioaren zatiak egiaztatzen dira.
Gasa jasotzeko instalazioaren hermetikotasuna egiaztatzen da (ihesik ez duela).
Aparatuek (galdara, berogailu, sukalde eta bitrozeramikek) konbustioa behar bezala egiten dutela egiaztatzen da.
Kea husteko hodiak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzen da.
Ke kanpaiaren instalazioa galdararekin bateragarria dela egiaztatzen da, esparru berean badaude.
Instalazioa egoera onean eta zainduta dagoela egiaztatzen da.
Egiaztapen horiek guztiak egiteko garaian kontuan hartzen dira UNE 60670-12 eta UNE 60670-13 arauetan deskribaturiko prozedurak, erkidego bakoitzeko araudia eta ET-67 (Banaketa Enpresaren barne espezifikazioa).
Ikuskatzaileak ikuskapenaren emaitzaren berri emango dizu eta frogagiri bat emango dizu.Akatsen bat detektatzen badu, haren berri emango dizu eta dagokion zuzenketa egiteko epea adieraziko dizu.
Tarifak
Berriki ikuskapena egin didate eta akats bat dagoela esan didate. Zer egin behar dut orain?
Instalatzaile/GaldararenZerbitzu Tekniko baimendu batekin harremanetan jarri beharko duzu, akatsa zuzen dezaten.Konponketa egin ondoren, akatsak zuzentzeko inprimakia bete beharko duzu. EDPko teknikariak utzi izango dizuna, eta ondoren, bertan adierazita dagoen helbidera bidali beharko duzu.
8 Zer da elektrizitatearen merkatu librea?Zer da elektrizitatearen Azken Baliabidearen Tarifa (ABT)?
2009ko uztailaren 1ean, tarifa elektrikoen eredu berri bat sartu zen indarrean.
Egun horretatik aurrera, erabiltzaileek bi aukera hauek dituzte: batetik, Merkatu Libreko Merkaturatzaile bati kontrata diezaiokete hornidura, bi aldeen artean libreki itundutako prezioan, edo bestetik, Azken Baliabidearen Tarifa (ABT) aplikatzeko eska dezakete.
ABT eskatzeko eskubidea izango dute 10 kW-ko edo gutxiagoko potentzia kontratatua duten kontsumitzaileek. Zure hornidura potentzia 10 kW baino gehiagokoa bada, merkaturatzaile bati kontrata diezaiozun gomendatzen dizugu, esaterako Naturgas Energía Comercializadora SAUri; izan ere, hornidura Azken Baliabidearen Merkaturatzaileari kontratatzen badiozu, garestiago aterako zaizu.
9 Zer da gasaren merkatu librea?Zer da gasaren Azken Baliabidearen Tarifa (ABT)?
2009ko uztailaren 1ean, gas tarifen eredu berri bat sartu zen indarrean.
Egun horretatik aurrera, erabiltzaileek bi aukera hauek dituzte: batetik, Merkatu Libreko Merkaturatzaile bati kontrata diezaiokete hornidura, bi aldeen artean libreki itundutako prezioan, edo bestetik, Azken Baliabidearen Tarifa (ABT) aplikatzeko eska dezakete.
Azken Baliabidearen Tarifa
ABH: Azken Baliabidearen Hornitzailea. Gobernuak zehaztutako enpresak, Azken Baliabidearen Tarifa duten kontsumitzaileen gas hornidura gauzatuko dutenak.
ABT: Azken Baliabidearen Tarifa. Gobernuak ezarritako tarifa, hornidura merkaturatzaile bati kontratatu ez dioten etxeetarako: http://www.naturgasenergia.com/hogar/tarifak-gasa
2009ko uztailaren 1az geroztik, 4 bar edo gutxiagoko presioa eta 50.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa duten kontsumitzaileek bakarrik eska dezakete Azken Baliabidearen Tarifa.
Merkatu librea
Merkaturatzaile libreak. Merkatu librean eskaintzak egingo dituztenak dira. EDPren eskaintzen berri jakin nahi baduzu, sartu hemen: www.naturgasenergia.com/hogar/eskaintzak
10 Zer elektrizitate potentzia kontratatuko dut?Zer gas tarifa kontratatuko dut?
Garrantzitsua da zer potentzia behar duzun jakitea, beharrezkoa dena baino gehiago ordain ez dezazun.Identifikatu etxean dituzun etxetresna elektriko guztiak, eta ikusi horietako zenbat eta zein erabiltzen dituzun batera.
Kalkula ezazu zerorrek kontratatu beharreko potentzia: www.naturgasenergia.com/hogar/tarifak-argia-kalkulagailua
Zer gas tarifa kontratatuko dut?
Zuk erabakiko duzu zer tarifa kontratatu nahi duzun, kontsumo maila normalizatuen baitan, aurreikusitako kontsumoaren arabera, eta honako gomendio hauek kontuan hartuta:
5.000 kWh/urte baino gehiagoko kontsumoetarako, T.2. tarifa komeni da, merkeagoa delako. Gas naturalezko banakako berokuntza duten etxeetarako gomendatu ohi den tarifa da hori.
Nahi duzunean alda dezakezu tarifa, baldin eta gutxienez urtebete igaro bada tarifa aldatu zenuen azkeneko alditik edo instalazioan aldaketaren bat egin baduzu eta, ondorioz, aurreikusitako kontsumoa aldatu bada (adibidez, T.1 tarifa bazenuen eta berokuntza instalatu baduzu, ziur asko T.2 tarifara aldatzea komeniko zaizu).
Tarifa aukeratu: http://www.naturgasenergia.com/hogar/tarifas-gas-calculadora
11 Ordutegia bereizten duen tarifa.
Etxean ur berogailua edo metaketazko berogailua baduzu, ordutegia bereizten duen tarifa komeni zaizu.
Era berean, etxetresna elektriko horiek ez badituzu baina kontsumo elektrikoaren %30 edo gehiago gauez egiten baduzu, interesgarria izan daiteke tarifa hori kontratatzea.
Ordutegia bereizten duen tarifa: www.naturgasenergia.com/hogar/ordutegi-diskriminizatua