naturgas


Ohiko galderak


1 Zer eragin izango du merkatuaren liberalizazioak?

  • Energia merkatuaren liberalizazioak gasaren eta elektrizitatearen enpresa hornitzailea hautatzeko aukera ekarriko dio kontsumitzaileari, dagoen eremu geografikoan dagoela ere, bai bere etxerako bai bere enpresa edo negoziorako.


2 Nork ezartzen ditu prezioak merkatu liberalizatuan?

  • Merkatu arautuan (bertan, energiaren prezioa –Tarifa ofiziala– BOEn argitaratzen da) ez bezala, merkatu liberalizatuan enpresa merkaturatzaile bakoitzak ezartzen ditu bere bezeroei eskaintzen dizkien salneurriak. Merkaturako prezio horren osagai bat araututa jarraitzen duten kopuru batzuen arabera kalkulatzen da (banatzaileen ordainsariak eta horien sareetara sartzeko kostuak). Beste osagai batzuk energiaren kostua eta administrazio eta kudeaketa gastuak dira.


3 Zenbat kostatuko zait gaur egun dudan gas edota energia enpresa hornitzailea (merkatu arautua) utzi eta enpresa merkaturatzaile batera (merkatu liberalizatua) joatea?

  • Ezer ere ez. Aldatzeak ez du kostu gehigarririk eragiten. Elektrizitatearen kasuan bakarrik eragin dezake gastu gehigarri bat, kontratatutako potentzia aldatzen bada edo gaur egun indarrean dagoen araudiak eskatzen duen aldaketaren bat egin behar bada instalazioen neurtzeko eta kontrolatzeko aparatuetan (PKE –Potentzia Kontrolatzeko Etengailua– instalatzea).


4 Enpresa Merkaturatzaile batekin kontratua egin ondoren, norekin jarri behar dut harremanetan nire gas edo elektrizitate horniduraren gainean edozein galdera egiteko?

  • Merkaturatzailea izango duzu solaskide zure gas naturalaren edota elektrizitatearen hornidurarekin zerikusia duen edozertarako.


5 Aldaketaren bat egin behar dut nire gas edo elektrizitate instalazioan merkatu liberalizatura igarotzeko?

  • EZ, merkatu librean kontratua egiteko ez duzu ezer aldatu behar zure elektrizitate edo gas instalazioan, zure elektrizitate instalazioak PKE (Potentzia Kontrolatzeko Etengailua) badu behintzat. Halakorik ez badu, ordea, jarri egin beharko dizute, gaur egun indarrean dagoen araudiak eskatu egiten baitu zure instalazioaren segurtasuna handitzeko eta zu eta zure familia zure instalazioan izan litezkeen gainkargen ondorioetatik babesteko.


6 Zeinek irakurtzen ditu kontagailuak?

  • Legeak ezartzen duenez, irakurketa gasaren zein elektrizitatearen enpresa banatzailearen ardura da. Merkatuko bezeroen kasuan, enpresa merkaturatzaileak banatzaileak ematen dion informazioa jasoko du eta bezeroari igorriko dio faktura bakoitzarekin.


7 Zeinek du horniduraren kalitatearen gaineko ardura?

  • Horniduraren kalitatea gasaren zein elektrizitatearen enpresa banatzaileen ardura da, eta ez dago bezeroak aukeratzen duen enpresa merkaturatzailearen menpe. Hori dela eta, konpainia aldatzeak ez dakar horniduraren kalitate teknikoa aldatzea.


8 Zein da gas Azterketaren eta Ikuskatzearen arteko aldea?

  • Azterketa lau urtez behin egiten da. Legeak ezartzen duenez, erabiltzaileak berak mantendu behar du bere etxebizitzako gas instalazioa egoera onean, eta, horretarako, aldizka aztertu behar du, baimendutako instalatzaile baten zerbitzuak kontratatuta.

    Ikuskatzea, berriz, enpresa hornitzaileari dagokio, eta banatutako gasa hartzen duten instalazioen %25 aztertu behar ditu urtero.

    Aldizkako azterketa zein ikuskatzea egindakoan, horiek egiten dituzten teknikariek instalazioen egoeraren ziurtagiri bat ematen dute.


9 Kontagailu bat irakurri ezin izan bada, irakurketa jakinarazi ahal da?

  • Bai. Zure eskura 24 orduko doako zerbitzua dugu 900163040 telefonoan zure irakurketa jakinarazi diezaguzun. Goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara telefono-operadoreak erantzungo dizu. Ordutegi horretatik kanpo, erantzungailuaren argibideak jarraitu beharko dituzu datuak jaso ditzagun. Eskaintzen diguzun irakurketa zure hurrengo fakturan agertuko da.


10 Zer da Potentzia terminoa?

  • Fakturazio aldi bakoitzean (bi hilez behin edo hilean behin) ordaintzen den kopuru finkoa da, kopuruaren araberakoa, nahi denean potentzia hori jaso ahal izateagatik (Termino finkoa edo Erabilgarritasuna).


11 Zer da energia Termikoa?

  • Kontsumitutako energiaren arabera (termino aldakorra) ordaintzen den kopurua da. Fakturazio aldiaren irakurketarik egon ezean, kopuru hori “ESTIMAZIOA” eginda fakturatuko da, horniduraren kontsumoen historikoak oinarri hartuta.


efr empresa: Certificado en conciliación e igualdad